Inplanteak

Inplanteak hezurraren barruan ezarritako titaniozko “torlojuak” dira eta hortz naturalen erroen funtzioak betetzen dituzte.

Galdutako piezak berritzeko tratamendurik onena da, hortz bakarra, batzuk edo guztiak ordezkatzeko.

Urumea Hortz Klinikan Javier Ochagavia dugu, kirurgian eta hortz inplanteetan espezializatutako dentista. Diziplina anitzeko talde batekin batera, zure kasua aztertuko dute eta galdu den hortz bakar bat edo atera ez diren hortzak (agenesiak) ordezkatu ditzakegu protesi finkoa egiteko (zubi finkoa) alboko hortzak tailatu beharrik gabe.

Protesi erauzgarriak erabiltzen dituzten pertsonek ere inplanteen gaineko protesi finko eroso eta estetikoak eskura ditzakete.

Inplantologiari etekin handiena atera dioten pazienteak, seguruenik, protesi osoen erabiltzaileak dira, protesiak guztiz torlojututa edo mekanismo zehatzekin atxikita izan ditzaketelako. Horrek pazienteen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen du.

Inplanteen tratamendua bilatzen baduzu Donostian, deituiguzu 943272400 zenbakira edo idatziguzu gure web orriko formularioaren bitartez.

inplanteak

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023