Zurrungak eta apnea

Loaldiko apnea saihesteko tratamendua

Loaldiko apnea, lo egiten dugun bitartean, arnasbideetan buxadurak eragiten dituen gaixotasuna da. Blokeo horiek, kontziente izan gabe, sarri esnarazten gaituzte; ondorioz, loaldiak ez du indarrak berritzeko balio eta egunez logura dugu. Loaldiko apnearen sintomak hauek dira, besteak beste:

  • Maiz zurrunga egitea modu bortitz edo etenean
  • Egunean zehar logura edo neke gehiegi sentitzea
  • Lo egiten duzun bitartean arnasarik gabe gelditzea
  • Tentsio arterialaren kontrola galtzea

Goian adierazitako sintomak badituzu, tratamendu bat egitea gomendatzen dizugu. Urumea Hortz Klinikan esperientzia dugu loaldiko apnea masailezurra aurreratzeko gailuen bidez tratatzen, eta eskarmentu hori zure eskura jartzen dugu:

Masailezurra aurreratzeko Orthoapnea estiloko gailuak

Gailu hauen helburua da goiko arnasbidearen diametroa eta kalibrea handitzea, loaldian zehar zurrunga murrizteko eta aireztapena hobetzeko. Egokiak dira zurrungak (%95eko arrakasta) eta apnea arin edo moderatuak tratatzeko.

Masailezurra aurreratzeko gailua goiko ferula batek eta aurrealdean torloju bat duen beheko ferula batek osatzen dute. Torlojuak masailezurra ohi baino posizio aurreratuagoan mantentzen du. Ez da tratamendu traumatikoa eta onura handia egiten die pazienteei eta haien laguntzaileei.

Apnea larria bada, familiako medikuarekin hitz egitea gomendatzen dizugu, ez baita komenigarria gaixotasuna aho barruko gailuekin tratatzea.

Nola egiten da tratamendua?

Lehen saioan pazientea aztertu eta gailuaren kokapena erabakitzen da. Geroago, gailua ezartzen da eta beharrezko kontrolak egiten dira pazienteak gailuetara ahalik eta hobekien moldatu daitezen.

Loaldiko apnearen tratamendua bilatzen baduzu Donostian, deituiguzu 943272400 zenbakira edo idatziguzu gure web orriko formularioaren bitartez.

zurrungak eta apnea

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023