Kirurgia

 

Aho-kirurgia odontologiaren espezialitatea da, aho-, maxilar- eta ehun bigunetako anomaliak tratatzeko aukera ematen duena.

Urumea Hortz Klinikan Javier Ochagavia dugu, hortz-kirurgian eta inplanteetan espezializatutako dentista, eta diziplina anitzeko talde batekin batera, mota guztietako ahoko patologiari erantzuten diona.

Kirurgia ohikoenak hauek dira:

Kirurgia periodontala eta periinplantarioa

Pronostikoa hobetzeko eta tratatzen diren piezen garbiketa eta mantentzea errazteko ekintzak dira. Egoera aldekoa denean, galdutako ehunak birmoldatzeko teknikak eta biomaterialak erabil daitezke. Maniobra horiek bai hortzak bai inplanteak tratatzeko egin daitezke.

Mentu-kirurgiak

Galdutako ehunak birmoldatzeko teknika eta biomaterial asko daude. Ehun hori bai hezurra bai hezurra estaltzen duen oia izan daiteke. Galdutako ehunak paziente beraren mentuekin (autologoak) edo material sintetikoekin (biomaterialak) ordezkatu daitezke.

Zer dira biomaterialak?

Biomaterialak

Biomaterialak, ehun bizidunak eta haien funtzioak ordezkatzeko edo leheneratzeko helburuarekin, organismo bizidun baten barruan inplantatzeko edo txertatzeko diseinatu diren material bizigabeak dira.

  • Biobizigabeak: gorputzak onartzen ditu, eta denbora asko iraun dezakete oso korrosiboak diren inguruneetan (titaniozko inplanteak, alumina edo zirkonioa bezalako zeramikak, eta abar).
  • Biobirxurgagarriak edo biodegradagarriak: pixkanaka-pixkanaka birxurgatu eta ostalariarekin ordezkatzeko diseinatuak. Multzo honetan sartuko genituzke kolagenozko mintzak, jostura, hezurra, eta abar.
  • Induktoreak: hezur berriaren, lokailu periodontalaren eta zementuaren eraketa sustatu eta estimulatzeko diseinatzen dira. Multzo honetan sartzen dira esmalte-matrizetik eratorritako proteinak.

Urumea Hortz Klinikan merkatuko biomaterial onenak erabiltzen ditugunez, kontserbatzaileagoak izan gaitezke eta hezurra zein oia birmoldatzeko eta leheneratzeko inbasio minimoa eragiten duten kirurgiak egin ditzakegu.

Kirurgia tratamendua bilatzen baduzu Donostian, deituiguzu 943272400 zenbakira edo idatziguzu gure web orriko formularioaren bitartez.

Javie

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023