Urumea Hortz Klinikako lantaldeak jai zoriontsuak izan ditzazula eta 2020 urteak onena ekar diezazula opa dizu.
Eguberrietan Klinika 08:00etatik 15:00 etara egongo da zabalik.
Eskaiguzu hitzordua.
Eguberrietan Klinika 08:00etatik 15:00 etara egongo da zabalik.
Eskaiguzu hitzordua.
Hortzak eskuilatzean, oso beroa edo hotza dagoen zerbait hartzerakoan, ahotik aire hotza arnasterakoan edo giroko tenperatura-aldaketa nabarmena pairatzean (kanpoalde hotzetik barnealde epelera pasatzerakoan) hortzetan mina sentitzea hortz sentsibilitatea daukagunaren seinale izan daiteke.
Ziztada moduko min igarokorra eragiten du sentsibilitateak eta horren jatorria dentina agerian egotean dago. Asko dira hori eragin dezaketen arrazoiak. Dentina hortz nerbioa estaltzen duen geruza da eta, baldintza normaletan, esmalteak eta oiak estaltzen dute. Esmalteak lodiera galdu edo oiak atzera egiten badu, orduan dentina agerian geratu eta sentsibilitatea agertuko da. Zergatik? Oiak adinagatik, gaixotasunagatik edo hortzak gaizki eskuilatzeagatik egin dezakete atzera; eta esmaltearen galera eragin dezakete azidodun edariak hartzeak (fruita-zukuak, freskagarriak edo edari isotonikoak), hortzetako pasta urratzailea erabiltzeak, hortz-tratamendu desegokiek edo bruxismoa bezalako arazoek.
Beste behin, prebentzioa baliabide eraginkorra da aho-hortzen arazo horri aurre egiteko: hortz sentsibilitatearen aurrean adi egon behar dugu. Ager dadin eragozteko dentina babestuta mantendu behar dugu. Horretarako, hona hemen ohitura erraz batzuk:
Berak esango dizu zein den horri aurre egiteko biderik egokiena. Beraz, berandu baino lehen, eska ezazu hitzordua.
Aho-hortzak egoki garbitzea oinarrizkoa da zure ahoaren osasuna gordetzeko, kariesa agertzea ekiditeaz gain, gaixotasun periodontalen agerpena ere ekiditen baita horrela; mota horretako eritasunek hortz-oi edo hobiei eta hortzen euskarri diren beste ehunei eraso egin eta arriskuan jartzen dute horien sendotasuna. Hona hemen aho-hortzak egoki garbitzeko jarraibideak.
Egunero hortzak garbitzeak bakterio-plaka deusezten du eta hortzoietako ehunen zirkulazioa bizkortzen du. Gomendagarria da hortzak otordu bakoitzaren ondoren garbitzea edo, gutxienez, egunean bi aldiz, aldiro bi edo hiru minutuz. Horretarako, hortzetako eskuila elektrikoa edo eskuzkoa erabil dezakezu. Eskuila txikia izan behar da, leuna eta zurda biribilduna; horiek okertzen direnean, eskuila aldatzeko unea izango da (3 hilabetez behin, gutxi gora-behera).
1. Jar ezazu hortz-oiaren izkinetik 45º-tara; egin mugimendu txikiak aurrera eta atzera, eta zirkuluak osatuz (eskuila hortzen edo hortzoiaren gainean igurtzi gabe).
2. Ondoren, eskuilatu barnealdeko gainazalak edo haginen atzealdea mugimendu berdinak eginez: aurrera eta atzera, eta zirkuluak osatuz.
3. Irauli eskuila eta erabil ezazu muturra hortzen barrualdeko gainazala garbitzeko, bai goikoena eta baita behekoena ere.
4. Garbitu mastekatze-gainazalak igurtziko bazenitu bezala. Eskuila ezazu mihia eta ondoren garbitu ondo ahoa.

1. Piztu aurretik, jar ezazu hortzetako orea eta jar ezazu hortzen kontra (horrela ez duzu zipriztinik botako).
2. Jar ezazu eskuila horizontalki eta mugi ezazu poliki hortzoiaren marran zehar. Manten ezazu eskuila segundu batzuz hortz bakoitzaren gainean.
3. Barrualdeko gainazaletan zehar, eskuila eraman ezazu poliki hortz batetik bestera (jar ezazu eskuila goiko ebakortzen gainean denbora gehiagoz, sarritan hor pilatzen baita lertzo edo sarro deritzona).
4. Garbitu astiro mastekatze-gainazalak, segundu batzutan eskuila hortz bakoitzaren gainean mantenduz. Utz eskuilak lan gehien egin dezan, harizpiek leunki irrist eginez.

Hortzak egoki eskuilatzeaz gain, aho-hortzen garbiketa osatzeko hortz-haria erabili behar da egunean behin. Galde iezaiozu zure dentistari zein den erabili behar duzun hari-mota. Horrekin erraz helduko zara eskuila heltzen ez den bazterretara; hortzak eskuilatu aurretik edo ondoren, pasa ezazu haria hortzen alde bietatik, jarraian zehaztu bezala:

1. Bildu 30 edo 40 zm hari hatz luzean, esku bakoitzeko hatz erakusleaz eta lodiaz hari-zati bat eutsiz.
2. Labaindu haria bi hortzen artean eta mugitu gorantz eta beherantz, hortz banaren kontra zanpatuz. Beharrezkoa da hortz-oiaren ertzaren azpiraino iristea, hor pilatzen baita plaka.
Zubi finkoa baduzu, erabil ezazu hari sartzeko tresna (galde egiozu dentistari), haria zubiaren edo burnien azpitik igaro dadin.
Hauek aho-hortzak egoki garbitzeko jarraibide oinarrizkoak baino ez dira, ez ahaztu klinikan zure odontologo edo higienistak zure behar zehatzetara egokitutako higiene-plana eratuko duela, zure hortz-haginak eta oiak garbi eta plakarik gabe gorde ditzazun. Eta ez egin hutsik aldizkako ikuskaketei, dentistak horietan gainbegiratuko baitu garbiketa-planaren emaitzak behar bezalakoak diren ala ez.
Gaur oso publikazio berezia egin nahi diogu Jose Mª Ochagaviari, Urumea Hortz Klinikaren sortzailea, merezitako jubilazioa heldu baitzaio.
Urumea Hortz Klinikan garrantzi handia ematen diogu pazienteekiko arretari, atetik sartzen zaren unetik zerbitzu pertsonalizatua eta behar duzun informazio guztia izatea nahi dugulako. Beraz, gure harrera taldea klinikaren parte oso garrantzitsua da guretzat, agurra ematearen eta edozein kudeaketa bideratzearen arduradunak baitira.
Gaur, Arantza Zabalari eskaini nahi dizkiogu lerro hauek. Arantza, gurekin egon da hasiera-hasieratik eta merezitako jubilazioa hartzeko garaia heldu zaio. Hau dela eta, orain aste batzuk agurra eman genion bazkari berezi batekin, egindako lan guztia eskertuz eta bere bizitzan hasten den garai berri honetarako onena desiatuz. Faltan botako zaitugu Arantza!

Arantza Zabala eta José Mª Ochagavia
Hemendik aurrera gure harrera taldea hiru taldekidek osatuko dute, zuretzat seguru ezagunak direnak: Mapi, Amaia eta, azkenik, Lara, azken hilabeteetan gurekin prestatzen izan dena.
Haiek izango dira hemendik aurrera zure zalantza guztiak erantzuteko eta betiko harrera ona emateko arduradunak. Klinikaren aurpegia dira eta haiekin hitz egingo duzu klinikara deitzen edo zatozen bakoitzean, beraz, beti laguntzeko prest izango dituzu.

Mapi, Lara eta Amaia dira gure harrera talde berria.
Bide batez, gure harreragileek izango duten janzkera berria aurkeztu nahi dizuegu, klinikak azken hilabeteetan izandako irudi aldaketarekin bat datorrena. Espero dugu zure gustokoa izatea.
Zalantzaren bat baduzu edo gure tratamenduen inguruko galdera bat baduzu jarri gure harrera taldearekin harremanetan 943 27 24 00 telefonoan, info@clinicadentalurumea.com helbidean edo zuzeneak klinikara etorriz: Ramón Mª Lili kalea, 7, Donostia – San Sebastián.
Zure zain gaude!
Urumea Hortz Klinikaren helburuetako bat agin-hortzen alorreko osasun teknikarik berritzaileenak erabiltzea da. Horregatik teknika aurreratuenak eskaintzen dizkiegu gure pazienteei, aho-hortzen osasunaren prebentzioan, restaurazioan eta mantenimentuan.
Orain dela gutxi, ortodontziako espezializazioa gehitu dugu klinikan. Lau urteko formakuntza prozesua eta gero, Ainhoa Ochagavíak Ortodontzia eta Ortopedia dentofazialaren inguruko masterra lortu du Oviedoko unibertsitatean.
Kasu honetan, gure pazienteen artean oso harrera ona duen tratamendu estetiko baten ezaugarriei buruz informatu nahi zaituztegu: Invisalign ortodontzia ikusezina iraultzailea.

Invisalign Ortodontziak aparatu konbentzionalen helburu berdina du: posizio okerra eta hortzen lerrokatze eza zuzentzea. Gainerako ortodontzia tradizionalekin duen desberdintasunik handiena bere inpaktu estetikoan datza. Invisalign Ortodontzia ikusezina da, ia detektaezina lehen begiratuan.
Gainerako ortodontzi tratamenduekin duen abantailarik handiena estetikoa da, oso zuhurrak bait dira. Invisalign tratamendua, gainera, tratamendu konbentzionalak bezain eraginkorra da, hain ezagunak diren brackets-ak izan daitezkeen bezala.
Bestalde, Invisalign ortodontziak beste abantaila asko ditu:
Elikagairen bat jateko edo edariren bat edateko, Invisalign ortodontzia atera egin daiteke, janariaz gehiago gosatzeko.
Tratamenduaren iraupena laburragoa izan daiteke, lerrokatzaileak 15 egunez behin -gutxi gorabehera- aldatzen bait dira. Horrela, ortodontzia tratamendu konbentzional bat baino bizkorrago jokatzea da beste abantailetako bat.
Invisalign-ek txantxarraren arriskua txikiagotzen laguntzen du, pazienteek hortzak sakontasunean garbi ditzaketelako tratamenduan zehar. Teknika berritzaile honekin hortzek behar duten garbiketa eta zaintza izango dute beti, aho-hortzen osasuna hobetuz.
![]()
Invisalign Ortodontzia kendu ahal izatea abantaila bat da higienearentzako, aparatua sakonki garbitzea posible bait da, erabiltzen den bakoitzean garbitasunaren sentsazioa sentituz .
Urumea Hortz Klinikan profesional onenekin kontatzen dugu teknika honen inplementaziorako. Galde gaitzazu gure Invisalign Ortodontziaren tratamenduari buruz Donostiako klinikan, inolako konpromisorik gabe.
Azken asteotan egon garen jardunaldiei buruz informatzen jarraitzen dugu. Kasu honetan, gure lagun on eta kolaboratzaile denak, Fernando Durán jaunak, nor Universitat Internacional de Catalunya-tik Odontologiako doktorea den, pasa den azaroaren 10ean eta 11an jardunaldi espezializatu bat eskaini zuen Donostian, Gipuzkoako Haginlarien Elkargoan hain zuzen ere.
Kasu honetan, gaiak, batez ere traumatologian eta birxurgapen erradikularretan zentratu ziren, Fernando Durán aditua den arloetan.
Ostiraleko jardunaldian zehar ikastaroa diagnostikoan eta hortzetako birxurgapenen tratamenduaren plangintzarako CBCT-aren erabilpenean zentratu zen. Larunbatean, ordea, gai nagusiak haustura erradikularretako eta hortz-luxazioetako erabilera, eta hazten dauden pazienteen hortzen ordezkapena birxurgapenagatik izan ziren.
Urumea Hortz-Klinikan etengabeko heziketagatik egiten dugu apustu, gure pazienteei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz. Horregatik ikastarora Urumeako Jacinto Suárez eta Javier Ochagavia doktoreak hurbildu ziren, klinikako ordezkari bezala.

Urumea Hortz-Klinikatik Gipuzkoako Haginlarien Elkargoa zoriondu nahiko genuke jardunaldi hauek antolatzeagatik eta, Fernando Durán-i ere, alor honetan duen esperientzia guztia gurekin partekatzeagatik.
Urumea Hortz Klinikan garrantzia handia ematen diogu aho-hortzen alorreko heziketari eta joera berrienak jarraitzeari. Horregatik, Jacinto Suárez doktorea, Ainhoa Blanco eta Javier Ochagavia, Madrileko IFEMAn ospatu zen EAO & SEPES 2017 Kongresura joan ziren urrian.

Urtero ospatzen den ekiltaldi honetan, herrialde ezberdinetako aho-hortzetako osasuneko 4.000 profesionaletik gora bildu ziren. Bertan, hortz-protesien alorreko azken berri eta aurrerapen teknologikoak azaltzen zituzten 130 stand baino gehiago zeuden.
Gainera, ekitaldiak iraun zituen hiru egun horietan zehar, nazioarteko 170 txostengilek konferentzia eta saio praktikoak eskaini zituzten.
Amaitzeko, EAO & SEPES 2017 Kongresuak iraun zituen hiru egun hauetan gauzaturiko eginkizunak ondo laburtzen dituen bideo bat uzten dizuegu:
Urumea Hortz Klinikan sei urte daramatzazkigu Gautenaren Donostiako ikasgela egonkorrarekin elkarlanean, hala nola, pazienteei entregatzeko hortzetako eskuilen poltsak prestatzen.
Gautena, Gipuzkoako autismoaren elkartea, etekinak ateratzeko asmorik gabeko erakunde bat da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonek (AEN) osatzen dute. Gautenak autismoak dakartzan arazoei buruz berri ematea, gizartea sentsibilizatzea eta gaitz hau jasaten duten pertsonei zerbitzu egokiak eskaintzea du helburu. Honela, Gautenak heziketa- eta laguntza-baliabidez osaturiko sare gizarteratu bat garatu du.
Ikasgela hau Donostiako San Inazio ikastetxean kokatzen da eta autismoaren espektroa nahasita duten pertsonei (AEN) komunikazio- eta egokitze-gaitasunak bultzatzeko talde-terapietan oinarrituriko heziketa berezia eskaintzen die. Ikasgela egonkorreko ikasleek sozializazio eta mugikortasun alderdiak lantzen dituzte lan arloko gaitasunak garatzeko helburuarekin.

Urumea Hortz Klinikatik trebakuntza lortzen eta inguruneaz ohartarazten laguntzen dieten enkarguak egiten dizkiegu. Esaterako, egiten duten lanetako bat gure pazienteei ongi etorri gisa ematen dizkiegun oparien paketatzea egitea da.
Lan hau honakoan oinarritzen da: informazio-txartel bat zati proportzionaletan tolestu, plastikozko zorro batean tolestutako txartela, hortzetako eskuila eta hortzetako haria sartu eta, azkenik, paketea itxi behar izaten dute.
Gainera, ikasleak, euren irakasleen laguntzaz, Urumea Hortz Klinikara etortzen dira aldizka enkarguak jasotzera eta bukatutako lanak ematera. Klinikara bidean, ikasleek bide segurtasun arauak (semaforoak errespetatu, zebrabidea zeharkatu, taldean ibili) zein euren ikaskideekiko eta irakasleekiko harremanak eta elkarrizketa arauak (txandak errespetatu, entzun, solaskideari begiratu) lantzen dituzte.
Klinikara iritsitakoan, ikasleek portaera arauak praktikatzen dituzte (klinikako langileak agurtu, isiltasuna errespetatu eta materiala jaso bitartean itxarongelan ondo portatu).

Poltsaratze-lana erraza eta mekanikoa da; materiala ez da inola ere hauskorra eta ikasleek lana ondo burutzeko pauso zehatzak jarraitu behar dituzte. Horrez gain, materialak ez du ia pisurik eta klinikatik ikasgelara garraiatzeko eta bueltan ekartzeko erraza da.

Azkenik, poltsaratze lana amaitu ostean, Gautenako ikasgela egonkorreko ikasleei ilusio handia egiten die arrakastaz burututako lanengatik sariak jasotzea. Horregatik, ikasturtea amaitu ostean euren garapena zein aho-hortzetako osasuna hobetzen laguntzen dien materiala oparitzen diegu, esaterako hortzetako eskuila elektrikoak, tresna pedagogikoak, entzungailuak eta hainbat mahai-jolasak.
Urumea Hortz Klinikan oso pozik gaude Gautenaren ikasgela egonkorrarekin elkarlanean jarduteaz, izan ere, ikasleek euren helduarorako beharrezko gaitasunak landu ditzaten parte hartzen dugu.
Horregatik Gautena elkarteari heziketa prozesu berezi honetan parte hartzen uzteagatik eskertu nahi diogu, eta batik bat, Irati, Gorka, Malen, Garazi, Tere eta Lolesi, elkarlan honetako protagonistei, zuen interes eta kontu handiari esker gure pazienteek maitasun handiz prestatutako tresnez gozatzeko aukera izango baitute.