Bloga

Kirurgia gidatua: teknika berria Urumea Hortz Klinikan

Kirurgia gidatua txertatu dugu duela gutxi Urumea Hortz Klinikan.

Urumea Hortz Klinikan teknologia onenen aldeko apustua egiten dugu. Kirurgia gidatua gaur egun inplantologian dagoen aurrerapen teknologiko nabarmenetako bat da. Gaixoaren ahoaren eta hezurren 3D simulazio bat software digital espezifikoarekin gainjartzen duen teknika, inplantea aurreikusitako lekuan zehatz-mehatz jartzea ahalbidetzen duena.

Nola funzionatzen du kirurgia gidatua? 

Teknologia hau erabiliz inplante bat jartzeko prozesua pazientearen anatomiaren ebaluazio sakon batekin hasten da. Honen barruan sartzen dira, alde batetik, puntako CBCT gailu batekin 3D erradiografia bat eta, bestetik, zure ahoaren 3D eredua, aho barruko eskaner bat erabiliz. CBCT irudien eta 3D ereduaren gainjartzeak dentistari prozedura zehatza planifikatzeko aukera ematen dio. Inplantearen posizio zehatza zehaztu ondoren, informazioa 3D inprimagailu batera eramaten da. Horrela, pazientearen ahora egokitzen den ferula kirurgikoa inprima dezakegu. Ferula honek gidak ditu, zehaztasun osoz adierazten dutenak zein norabide eta posizioa jarri behar diren inplanteak.

CIrugía guiada

Irudiak: Straumann Group

Kirurgia gidatuaren abantailak: 

Inplantologia gidatuak abantaila desberdinak eskaintzen dizkio pazienteari. Garrantzitsuenak hauek dira:

  • Planifikazio gehiago, arrisku gutxiago: inplantea jarri behar den posizio zehatza edukita, esku-hartzean desbideratze-arriskuak murrizten dira.
  • Esku hartzeko denbora gutxiago: oso planifikazio zehatza lortuz, ebakuntzan zehar ezusteko gertakarien kopurua murrizten dugu eta emaitza optimoak lortzen ditugu.
  • Kirurgia ez hain inbaditzailea: teknika berri honek inplantea aurreikusitako posizio zehatzean jartzeko aukera ematen du. Horrez gain, askotan inplantea oietakoa ireki gabe jartzeko aukera ematen du, horrela kirurgia minimo inbaditzailea ahalbidetuz.
  • Ebakuntza osteko min gutxiago: ebakuntza ez hain inbaditzaileen kasuetan, ebakuntza osteko aldia jasangarriagoa da.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 943272400 telefonora edo idatzi whatsapp bidez.

Erlazionatutako beste artikulu batzuk

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023