Bloga

Digital Smile Design (DSD) edo Irribarrearen Diseinu Digitala

Gure irribarreak konfiantza eta segurtasuna transmititzeko ahalmena du, beraz, osasunaz gain, gure pazienteen aho-hortz estetika zaintzea garrantzitsua dela uste dugu. Horretarako konponbide teknologiko berritzaileak eskaintzen ditugu, gure tratamenduen kalitatea hobetuz. Hau da Digital Smile Design edo Irribarrearen Diseinu Digitalaren kasua.

Zer da Digital Smile Design?

Digital Smile Design (DSD) odontologia estetikoan erabiltzen den tratamendu anitzeko erreminta bat da. Diagnostikoen ikuspegia eta tratamenduan zehar ematen den komunikazioa hobetzen laguntzen du. Irribarrearen Diseinu Digitalak espezialisten arteko komunikazioa hobetzeaz gain, pazienteekin duguna ere hobetzen du, azken honek erabakitze-prosezuan protagonismo handiagoa izanik.

 Irribarrearen Diseinu Digitala

DSD-a inplanteen tratamenduetan, kariletan, ortodontziako edo oietako estetikan edota higaduretan erabiltzen da. Horrela, gure paziente bakoitzarentzako digitalki diseinatutako irribarre bat proiektatzen dugu, tratamendua hasi baino lehen. Irudien eta bideoen erabilerak hortzen eta aurpegiaren proportzioak ikustea errazten du, oien eta ezpainen arteko simetria aurkituz, irribarre osasuntsu eta polit bat lortuz.

Digital Smile Design

Digital Smile Design-en bidez neurrira egindako simulazioaren diseinua.

Zer abantaila eskaintzen ditu Digital Smile Design-ek?

Irribarrearen Diseinu Digitalaren abantailarik handienak honakoak dira:

  • Plangintza estetikoa eta irribarrearen diseinua hobetzen du, pazientearekin sortzen den komunikazioarekin batera.
  • Tratamendu estetikoa egin baino lehen aho-hortzen azkeneko itxura ikustea posible egiten du.
  • Tratamendu bakoitzean helburu errealista eta argiak ezartzen baimentzen du.

Urumea Hortz-Klinikan azken teknologiekin egiten dugu lan, zuri irribarrea itzultzeko asmoz. Horretarako prozesu berritzaile hau eskaintzen dizugu. Digital Smile Design erremintari buruz information gehaigo izan nahi baduzu, edo zalantzarik baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023