Bloga

Jakin nahi al duzu nola lasaitu zure seme-alabak dentistarengana joaterakoan?

Adi gure odontopediatra, Maitane Nayak, eman dizkigun bost aholkuei zure txikiak inoiz baina erlasatuagoak dentistara joan daitezen.

1.Exajerazioa saihestu. Egia esaten saiatu behar gara beti. Azaldu zure seme alabeei nola izango den saioa.  Eta gogorarazi txintxo portatzen saiatu behar direla. Baina ez dramatizatu ezta ziria sartu dibertigarria izango dela esanez. 

2.Errefortzu positiboa. Kontsultatik irtetean, positiboki indartzea eta zein ondo egin duten gogoraraztea oso lagungarria da.

3.Jokatu dentistetara etxean. Haurrak oso txikiak direnean joko honek asko lagun diezaieke. Horrela, haurrak saioa nolakoa izango den imajina dezake.

4.Anai-arreben bisita batera egitea ideia ona izan ohi da. Anai-arrebak edukiz gero, txikiari anai-arrebei egiten dien guztia eta beldurra galtzen lagunduko dio.

5.Kontuz hizkuntzarekin. Oso garrantzitsua da azken hau dentisten eskuetan uztea. Ez da egokia “ez dute xiringarik erabiliko” bezalako afrimaziaok esatea. Profesionalak  badaki nola komunikatu haurrei antzeko tresnen erabilpen hauek ikara ez daitezen, baina lehen esan bezala inongo beldurrik gabe. 

Hauek dira Urumea Hortz Klinikatik  gomendatzen dikizugun bost aholkuak, zure txikien bisita ahalik eta atseginena izan dadin. Aholku erraz eta sinpleak irudi arren, askotan ez diegu merezi duten garrantzia ematen eta emaitzak benetan eraginkorrak izan daitezke. Jar itzazu proban eta kontatu nola joan den.

Ez ahaztu edozein motatako galdera edo zalantza argitzeko beti prest gaudela laguntzeko.

Hurrengor arte!👋

 

 

 

 

 

 

Copyright Clinica Dental Urumea ©2023