Ahoko osasun ona ahoko higiene egokiarekin hasten da. Plaka etengabe sortzen da hortzetan eta beraz, egunero kendu behar da eskuila eta hari egokiekin. Zainketa hori gabe, gaixotasun periodontalak edo ahoko beste gaixotasun batzuk agertu edo okertu egin daitezke.
Gurea bezalako erakunde batean, non pazientea gure zentroa den, klinikaren arlo eta prozedura desberdinak ezagutzea ezinbestekoa da. Horregatik, beharrezkoa da talde barruan eta lankideen artean komunikazioa sendotzea.
Aholku onenak eman nahi dizkizut ahora eta lerrokagailuak (bracketsak edo Invisalign) tratamendu osoan garbi mantentzeko.
Maiz egiten al duzu zurrunga? Nekatuta sentitzen al zara esnatzean? Hala bada, ziurrenik zure kasua loaren apnearekin lotuta dago.
[…]Zuen haurrak txupetea uzteko momentua iritsi bada eta errespetuz eta goxotasunez egin nahi baduzue, artikulu honetan txupetea dramarik gabe kentzeko 5 truko ematen dizkizuet.
Gero eta paziente gehiago jasotzen ditugu gure klinikan arnas txarragatik kexatzen. Horregatik hurrengo post honetan arazo honen jatorria ekiditeko ekintzetaz jardungo dugu.
Urumea Hortz klinikako hainbatek maletak egin eta Madrilera joan ginen astebukaera pasa, bertan oso erakusteta berezi bat prestatuta bai zegoen: Expodental erakusketa: Hortz Ekipamendu, Produktu eta Zerbitzuen Nazioarteko esposizioa.
Lerrokagailu gardenak zure ortodontzia aldatzeko aukera ematen duten aparatuak dira. Eta oso erraz kendu edo jar daitezke.
Bost aholkuei zure txikiak inoiz baina erlasatuagoak dentistara joan daitezen.
Arnastearen ondoriozko sedazio kontzientea hortz tratamenduek eragin dezaketen antsietatea kontrolatzeko erabiltzen da. Oxigenoa eta oxido nitrosoa botatzen dituen maskara baten bidez aplikatzen da. Honek arnasten duzun bitartean guztiz erlaxatua sentiaraziko zaitu, baina erabat kontziente izaten une orotan. Hau da, gasa arnasteari utzi bezain pronto desagertuko da efektua.